XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

0. SARRERA Gizonaren adimenak, ezagutzera iristen den edozein gertaera edo bibentzia, beti, aztertzeko eta argitzeko joera du.

Esan genezake erru haundirik gabe, geure pentsakera dimentsio bakarrekoa dela, errealitatea aztertzerakoan, ikuspuntu baten, egitasuna ala faltsutasuna sendotzea, besterik ez dugula helburutzat hartzen.

Bien bitartean, errealitatea infinitu dimentsio dituen espazio batetakoa da, eta bera aztertzerakoan, milaka ikuspuntuen, egitasuna edo faltsotasuna sendotu behar genituzke.

Guttienez, pentsakera dialektiko batez, errealitatea aztertzean, beste ikuspuntu bat, ere kontuan hartzen dugu; kontrako ikuspuntua.

Baina behar genukeena, pentsakera multidialektiko bat izango zen.

MULTIDIMENTSIONAL ANALISI METODOETAZ, ETA, GEHIENBAT, OSAGAI NAGUSIEN ANALISIAZ, LOR GENEZAKE, ERA ARRAZIONAL BATETAZ, GEURE PENTSAMOLDEARI, AZTERGAITZA ZAION, Rm ESPAZIO MULTIDIMENTSIONAL BAT, BESTE DIMENTSIO BAKARREKO, EDO, DIMENTSIO GUTXIKO, ESPAZIO BATETARA, ERREDUZITZEA.

Giza zientzietan, lehen urratsa, ikergai dugun errealitatea definitzea da.

Egungo pentsakera zientifikoan, errealitatea: estruktura bat bezala definitzen da, non errealitatea osatzen duten elementuen arteko errelazio bereziak, estrukturaren ezaugarri garrantzitzuenak bezala hartuko dira.

Estrukturak bere baitan hertsiak ez izan arren, (zeren eta lotura asko baitituzte inguruko kanpo estrukturekin), komeni da, ikerketa bakoitzean, aztergai dugun estruktura ahal dugun neurrian isolatzea eta definitzea.

GERTAKIZUNEN ITSASOA ZEHARKATZEN DUTEN;
LEGE KORRONTEAK EZAGUTZEKO
MILAKA DATU ERABIL BEHARREAN AURKITZEN GARA
ETA NAHIZ DATU HOIEK BAKARKI INFORMAZIO GUTXI ERAMAN
ESTRUKTURA BAT ERATZEN DUTE
MULTIDIMENTSIONAL ANALISI METODOETAZ ETA GEHIEN BAT
OSAGAI NAGUSIEN ANALISIAZ
ESTRUKTURA AZTERTU ETA DEFINI DEZAKEGU
.